Aire Librean

en Navarra , NAVARRA
Proiektu hau, haurren aisialdirako natura gune bat da. Askatasunean oinarritzen diren ekintza ugari egiten ditugu bertan. Natura ezagutzeko, harremanak sortzeko, esperientzia berriak deskubritzeko... helburuarekin. Egunerokotasunean bizi garen errutinatik deskonektatzeko leku aproposa da hau. Horregatik jai egunetan lan egiten dugu, etxean preso geratu beharrean, aire librean gozatzera animatuz!

¡¡ Campaña finalizada !!

0 €
0 %
mínimo
300 €
óptimo
727 €

Objetivo mínimo no alcanzado.

TODO O NADA

Gracias por el apoyo recibido

14 de mayo de 2021

- Zein zerbitzu eskaintzen dugu?

Gure zerbitzua 3 urtetik 6 urte arteko haurrentzat da, eta euskarazko bai gaztelaniazko zerbitzua eskaintzen dugu.  Eguneroko errutinatik ateratzeko eta hiritik deskonekxioa egiteko eremu aproposa sortu dugu, ikusi dugun beharra haurrek naturarekiko kontaktu gutxi dutela baita. 

- Noiz egiten dugu lan?

Gure lanaldi egunak, haurren jai egunetan eta udan dira. Honekin, zuei zuen haurrak leku seguru eta desberdin batean uzteko aukera eman nahi dizuegu, denek ez baituzue zuen haurretaz arduratzeko aukerarik opor egunetan. 

- Non egiten dugu lan?

Gure zerbitzua Zubirin dago, eskola publikoan. Bertan gure materiala gordetzen dugu eta ezustekoren bat gertatuko balitz, bertara joaten gara, hainbat espazio baititugu. 

Normalena, egunero ateraldiak egiten ditugu leku ezberdinak bisitatzera. 

Zubirira joateko, autobus bat dago. Hiriko bus estazioan haurrak bertara igoko dira eta handik gure zentrura joango gara. Ateraldietara joateko ere, autobusa izango da gure garraiobidea. Hala ere, ateraldiak ez dira leku urrunetara izaten, haurrek denbora asko ez pasatzeko autobusean.

- Zer egiten dugu gure zerbitzuan?

Naturan murgiltzen gara eta bertan ekintza desberdinak egiten ditugu hori ikertu, esperimentatu eta ezagutzeko. Hau da:

- Lokatz eguna

- Animaliak ezagutzeko eguna

- Mendira txangoak

- Jolas libreak mendian, belardietan...

- Errekara joateko eguna

- Espedizio egunak

- Zuhaitzak eta loreak landatzeko eguna

- Baratze bat landatu eta zaintzea

- Abeltzaintza eguna

 

 

Necesidades del proyecto

MATERIALA FUNTZIOA KOPURUA PREZIOA UNITATEKO
Petoak Arropa ez zikindu eta bustitzeko 20 10€
Katiuxkak Arropa ez zikindu eta bustitzeko 20 10€
Kuboak Jolas libreko, baratzerako... 10 2€
Palak Jolas libreko, baratzerako... 10 1€
Aintzurra Jolas libreko, baratzerako... 10 5€
Regaderak Jolas libreko, baratzerako... 10 2,5€
Baratzeko landareak: letxugak, tomateak...  Baratzerako, abentzailtza eguneko Denetara 50 landare 50€ denetara
Zuhaitzak eta loreak Landareak landatzeko egunerako 20 25€ denetara
Orgatilak Baratzerako, landareak landatzeko... 5 9€
Mangera Baratzerako, landareak landatzeko... 3 4€
Uztaiak Jolas librerako 10 2€
Sokak Jolas librerako 10 2€
Psikomotrizitate modulo desberdinak Jolas librerako 15 50€ denetara
       
GUZTIRA     727€

 


Ayúdanos a difundir el proyecto compartiéndolo en tus redes sociales

¡¡Gracias!!

Aún no tenemos aportantes en el Proyecto.

Empieza apoyando el Proyecto con una aportación

Por ahora no hay ninguna novedad publicada.